Itxi

Beste kirolak

Igeriketa Paralinpikoa

Nahia Zudairek brontzezko domina lortu du Munduko Txapelketako estilo libreko 400 metroko proban

EITB

Gipuzkoarra bigarren izan da S8 mailako estilo libreko 400 metroko sailkapen proban, eta podiumeko hirugarren tokia eskuratu du finalean, 5 minutu, 3 segundo eta 69 ehuneneko denbora eginda.

  • Nahia Zudaire Argazkia: @BATbasqueteam

    Nahia Zudaire Argazkia: @BATbasqueteam

Nahia Zudairek brontzea bereganatu du Singapurren jokoan ari den igeriketa egokituko Munduko txapelketan.

Gipuzkoarra bigarren izan da S8 mailako estilo libreko 400 metroko sailkapen proban, eta podiumeko hirugarren tokia eskuratu du finalean, 5 minutu, 3 segundo eta 69 ehuneneko denbora eginda, eta Alice Tai eta Brock Whiston britainiarren atzetik helmugaratuta.

Iñigo Llopisek, bestalde, zortzigarren sailkatu da proba horretako gizonezkoen finalean.