Itxi

Beste kirolak

Golfa

Europak AEBrekiko aldea handitu du, Rahmek Scheffler garaituta

AGENTZIAK | EFE

Europak 3 puntura du AEBko taldea (2,5-5,5), 2025eko Ryder Cup txapelketako lehen egunean, Barrikako golflariak egindako lan bikainari esker.

  • Jon Rahm, 2025eko Ryder Cupen Argazkia: EFE.

    Jon Rahm, 2025eko Ryder Cupen Argazkia: EFE.

Jon Rahmek lortutako bi garaipenek aurretik jarri dute Europa 2025eko Ryder Kopako lehen jardunaldian. Izan ere, Bizkaiko golflariak egindako lanari esker, Europak 3 puntura du AEBko taldea (2,5-5,5), New Yorkeko Bethpage Black golf-zelaian.

Europako kapitainak, Luke Donald ingelesak, Rahm zelairatu du lehen bi partidetan. Goizeko foursomes saioan, Tyrrell Hatton lagunarekin (3-1), eta arratsaldeko fourbalss saioan, Sepp Straka austriarrarekin (2,5-1,5).

Barrikako golflariaren bi garaipenek Europaren norabidea zuzendu dute, duela bi urte Erroman lortutako tituluaren defentsan, eta Scottie Scheffler munduko lehen sailkatuak lehen jardunaldian egindako lan eskasari egin dio aurre, hark bi lehiak galdu baititu.

Aurten garaipenik lortu ez duen arren, Barrikakoak, bigarren aldiz LIV Golfeko txapeldun izan denak, maila bikaina eman du Ryderren.