Beste kirolak
Jon Rahm Espainako Irekia
Jon Rahmek 2025eko lehenengo garaipen indibiduala bilatuko du Espainiako Irekian
EITB
Barrikakoa 3 aldiz izan da Espainako Irekiaren txapelduna: 2018, 2019 eta 2022an.
-
Espainako Irekia Jon Rahm. Irudia: EFE
Jon Rahm euskal golf jokalaria izanen da ostegun honetan hasten den Espainako Irekiaren protagonista nagusietakoa, Madrilen. Bertan, txapelketa hori laugarren aldiz irabaztea eta urte honetako lehenengo garaipen indibiduala eskuratzea bilatuko du.
Rahm Madrilera Ryder Cup txapelketan Europaren garaipenean lagundu ondoren ailegatu da, bai eta Arabiak finantziatutako zirkuituko (LIV) jokalari onena izan ondoren.
2018, 2019 eta 2022ko txapelketak eskuratu ondoren, Severiano Ballesterosekin daukan berdinketa hautsi nahi du, eta, horrela, Angel de la Torrek 1916 eta 1926 artean ezarritako errekorrera hurbildu (5 garaipen).
Rahmez gain, Miguel Angel Hidalgok, Sergio Garciak, Shane Lowryk eta Patrick Reedek ere irabazteko aukerak dituzte. Lehenengo bi jardunaldietako partida ikusgarriena Rahm, Lowry eta Hidalgoren artekoa izanen da:ostegun honetan, 9:30etatik aurrera, eta ostiralean, 14:00etatik aurrera.

