Itxi

Beste kirolak

Espainiako Irekia

Rahmek erreakzionatu egin du, eta liderrarengandik bost kolpera jarri da Espainiako Irekian

EITB

Barrikako golflariak, 66 kolperekin, Marco Pengen liderrarengandik bost kolpera amaitu du Irekiko bigarren egunean.

  • Espainako Irekia Jon Rahm. Irudia: EFE

    Espainako Irekia Jon Rahm. Irudia: EFE

Golfeko Espainiako Irekiaren bigarren jardunaldian, ostiralean, Angel Hidalgo egungo txapelduna kanporatu dute, baina Jon Rahmek, zalantzazko estreinaldiaren ostean, erreakzionatu eta sailkapenean gora egin du, Marco Penge liderrarengandik bost kolpera jartzeko.

Bestalde, Angel Ayora gazteak protagonismoa bereganatu du berriro txapelketan, 21 urteko golf-jokalaria liderrarengandik hiru kolpera kokatu baita, Club de Campo Villa de Madrid klubean beste saio on bat egin ondoren.

Hidalgoren kanporaketari Shane Lowry irlandarrarena gehitu zaio, azken zuloan salbazioa oso gertu izan arren, pilotatxoa zulotik bi zentimetrora utzita txapelketatik kanpo geratu baita.

Rahmek 66 kolpeko txartela (zazpi birdie eta bi bogey) aurkeztuta amaitu du bigarren jardunaldia, Penge liderraregandik bost kolpera. Hori dela eta, Espainiako Irekiko laugarren titulua eskuratzeko ametsa berreskuratu du Barrikakoak.