Beste kirolak
Golfa
Penge ingelesak irabazi du Espainiako Irekia, Rahmen egunik onenean
AGENTZIAK | EITB
Rahmek bere itzulirik lehiakorrena osatu du, txapelketa 15 onenen artean bukatzeko, 65 kolpeko txartelarekin.
-
Jon Rahm Espainiako Irekian. Argazkia: EFE
Marco Penge golf-jokalari ingelesak irabazi du Espainiako Irekia, presioari aurre eginez lidergoari eutsi baitio igande honetan, Jon Rahmek 15 onenen artean amaitu duen jardunaldian.
Pengek Daniel Brown ingelesaren eta Joel Girrbach suitzarraren presioa nabaritu du. Brownek aldea murriztu eta play-offa behartu du, baina Pengek ez dio garaipenari ihes egiten utzi, eta denboraldiko hirugarren titulua eskuratu du horrela.
Bestalde, Rahmek bere itzulirik onena osatu du, txapelketa 15 onenen artean bukatzeko, 65 kolpeko txartelarekin.

