Beste kirolak
Pakea Bizkaiarekin
Unai Basurko Hornos lurmuturrera abiatu da Bernard Stamm sorosteko
Erredakzioa
'Pakea Bizkaia' Hornos lurmuturrera abiatuko da 'Cheminees Poujoulat' ontzian doan nabigatzaile suitzarra sorosteko. Stamm Vendee Globetik at geratu da, eta egoera zailean dago.
-
Unai Basurko Hornos lurmutirrera abiatu da Pakea Bizkaian, Bernard Stamm sorosteko. Argazkia: EITB
Unai Basurko euskal nabigatzailea Hornos lurmuturrera abiatuko da, egoera larrian dagoen Bernard Stamm nabigatzaile suitzarra sorosteko. Stamm Vendee Globe probatik kanporatuta geratu da. Vendee Globea, belaontzian eta bakarrean munduari buelta eskalarik gabe ematean datza.
Stammen belaontziak, identifikatu gabeko objektu baten aurka talka egin zuen, eta ababorreko hidrogeneradorea erauzi zitzaion talkaren eraginez. Ia erregairik gabe, eta energia-iturririk gabe geratzeko mehatxupean dago Bernard Stammen 'Cheminees Poujoulat' belaontzia, Hornos lurmuturretik 900 itsas miliara.
Basurko Antartikaraino eramango duen espedizioa egiten ari da, eta Txileko Puerto Williamsen zegoen eskala egiten. Vendee Globeko antolakuntzarekin egoera aztertuta, Basurkok eta Txileko itsas armadak sorospen lanak hastea erabaki dute.
Nabigatzaile bizkaitarra, Hornos lurmuturretik 75 itsas miliara dagoen Puerto Tororantz abiatu da jada. Bertan, Stamm Puerto Torora noiz iritsiko zain geratuko da 'Pakea Bizkaia'. Bernard Stamm Puerto Torora iristen denean, 150 litro gasolio pasako dizkiote 'Pakea Bizkaia' belaontziak horretarako daukan tresna baten bitartez.
Vendee Globeko antolakuntzak adierazi duenez, "sorospen mota hau da seguruena nabigaitzaile suitzarrarentzat eta bere belaontziarentzat".
Bernard Stam eta Unai Basurko 2007an ezagutu ziren 'Velux 5 Oceans' proban, eta ordutik, lagunak dira. Stammek irabazi zuen 2007ko 'Velux 5 Oceans' proba, eta Unai Basurko hirugarren izan zen.