Itxi

Beste kirolak

Bigarrenez

Espainiak irabazi du Munduko Eskubaloia Txapelketa

Redacción

Espainiako selekzioak erabat gainditu du Danimarka (35-19) Bartzelonako Palau Sant Jordin jokatutako finalean.

0:26
Argazkia: EFE

Espainiako selekzioak irabazi du Bartzelonan jokatutako Munduko Eskubaloi Txapelketa, finalean Danimarka erabat gaindituta (35-19).

Palau Sant Jordin, hasieratik izan da jaun eta jabe Espainia. Atsedenaldian zortzi puntuko aldea zuen (18-10), eta bigarren zatian erakustaldia eskaini du egungo Europako txapeldunaren kontra.

Munduko bigarren titulua da Espainiarentzat, 2005. urtean Tunisian jokatutako txapelketa eskuratu baitzuen.

Fitxa teknikoa:

Espainia: Sterbik, Rocas (-), Maqueda (5), Aguinagalde (5), Cañellas (7, 1p), Garcia (2), Rivera (6) --hasierako taldea--; Sierra, Entrerrios (3), Toms (1), Sarmiento (1), Montoro (2), Morros (1), Ariño (-), Ruesga (-), Guardiola (2).

Danimarka: Landin, Eggert (3, 2p), Lindberg (1), R.Toft (-), Mollgaard (4), Hansen (2), Nielsen (-) --hasierako taldea--; Green, Mortensen (-), Markussen (2), Lauge (1), Noddesbo (1), Svan (-), Sondergaard (4), H.Toft (1).

Partzialak bost minuturo: 3-1, 6-4, 8-5, 9-8, 14-9, 18-10 --atsedenaldia-- 22-11, 26-12, 29-12, 30-15, 34-16 eta 35-19.