Beste kirolak
Elkarrizketa, Radio Euskadin
Maider Unda: 'Borrokaren heriotza izango litzateke'
Erredakzioa
2020ko Olinpiar Jokoetatik borroka kentzearen egitasmoak aurrera ez egitea espero du arabarrak. Hala ere, Rio 2016ko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko gogo gehiagorekin dagoela azpimarratu du.
Nazioarteko Batzorde Olinpikoak borroka 2020ko Olinpiar Jokoetatik at utzi nahi du, eta Maider Undak “harrituta” gelditu dela azaldu du Radio Euskadiko ‘Fuera de Juego’ saioan. Borrokak Olinpiar Jokoetan duen "historia eta tradizioa" dela eta, arabarrak kirol horren “heriotza” izango litzatekeela azpimarratu du.
Undak argi utzi du ezin duela ulertu Nazioarte Batzorde Olinpikoaren erabakia: “Borrokaren heriotza izango litzateke. Gutxienen kirola izan arren, olinpikoa izanik bizia du”.
Erabakia, oraindik, “airean dago, eta ez da behin betikoa”, baina Olinpiar Jokoetan sartu nahi duten kirol asko daudela azpimarratu du Arabako borrokalariak.
Hala ere, Maider Undak Rioko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko “gogo gehiago” dituela onartu du.