Itxi

Beste kirolak

Jose Manueln Fernandezekin

Alex Txikonek neguan Laila Peak igotzea lortu du lehen aldiz

"Nekatuta gaude. Josek hiru behatz minduta ditu, eta ni ia ezin naiz mugitu. Oso gogorra izan da, baina oso pozik gaude esfortzu handia egin baitugu", esan du bizkaitarrak.

  • Alex Txikon

    Alex Txikonek Laia Peak neguan igotzea lortu du Fernandezekin batera. Argazkia: EFE

Alex Txikon bizkaitarrak eta Jose Manuel Fernandez madrildarrak neguan Laila Peak (6096 metro) lehen aldiz igotzea lortu dute. Mendi honen tontorrera iritsi dira astelehen honetan, eta marka berria ezarri dute.

"Jardunaldi gogor eta bortitza" izan dutela jakinarazi dute Txikonen eta Fernandezen espedizioko laguntzaileek. Zero azpitik 35 graduko tenperatura eta 60 kilometro orduko haize boladak jasan behar izan dituzte bi mendizaleek.

"Erabat nekatuta gaude, haustuta. Josek hiru behatz minduta ditu, eta ni ia ezin naiz mugitu. Oso gogorra izan da, baina oso pozik gaude esfortzu handia egin baituguk", esan du Alex Txikonek.

Bigarren saiakeran lortu dute Laila Peakeko tontorrera iristea. Lehen saiakeran, atzera egin behar izan zuten, tontorretik 100 metrora zeudela, ez baitzuten argi nahikorik.