Itxi

Beste kirolak

25-24 irabazi diote Rocasari

Bera Bera Erreginaren Kopako txapeldun izendatu da

Erredakzioa

Rocasa ACE Gran Canariaren aurka irabazi dute finala, 25-24ko emaitzarekin. Amaierarako 40 segundo falta zirenean sartu du gol erabakiorrak Matxalen Ziarsolok.

0:50
Argazkia: EFE

Bera Berak eskubaloiko Erreginaren Kopa irabazi du, finalean Rocasa ACE Gran Canaria taldea gaindituta. 25-24ko emaitzarekin irabazi du finala talde gipuzkoarrak. Irailan Espainiako Superkopa irabazi zuen Bera Berak, eta gaurko garaipenarekin denboraldiko bigarren titulua eskuratu du.

Finala parekatua izan da, eta garaipena azken segundoetan erabaki da. Matxalen Ziarsolok sartu du gol erabakiorra amaierarako 40 segundo falta zirenean. Talde kanariarrak izan du azken jabetza, eta partida berdintzeko aukera. Bera Bera, ordea, sendo ibili da defentsan, eta garaipenak ez dio ihes egin talde gipuzkoarrari (25-24).

Fitxa teknikoa:

25 Bera Bera: Zoqbi, Castro (3), Menendez (1), Elorza (1), Pinedo (4), Nuñez eta Ziarsolo (10,6p) –hasierako zazpikoa- Yamilei (oa), Arizaga (1), Eider Rubio (1), Silvia Ederra (3) eta Altuna (1).

24 Rocasa ACE Gran Canaria: Sanchez, Melania Falcon (2), Maria González, Albadalejo (4), Haridian (6), Davinia Lopez (8,5p) eta Tiddara Trojaola (2) –hasierako zazpikoa- Adriana Gonzalez (oa), Lujan (2).

Markagailua bost minuturo: 1-2, 2-5, 4-5, 8-8, 11-10, 14-10 (atsedenaldia); 15-12, 15-14, 18-18, 21-21, 23-22 eta 25-24.

Epaileak: Casado Fernandez eta Vera Avila.