Itxi

Beste kirolak

Beteranoen Europako Txapelketa

Lau kanporatu Euskal Herriko elastikoarekin parte hartzeagatik

Basurkok 60 metroko finalerako txartela lortu du, baina Espainiako elastikoarekin parte hartu ez izanagatik kanporatu dute txapelketatik. Beste hiru atleta ere, arrazoi honegatik kanporatu dituzte

  • Donostiako Belodromoa

    Donostiako Belodromoa. Argazkia: EiTB

Antxon Basurkok Donostian egiten ari den Beteranoen Europako Txapelketako 60 metroko lasterketako finalera sailkatzea lortu du, baina Euskal Herriko elastikoarekin parte hartu du, eta ondorioz, kanporatu egin dute.

2007. urtean sortutako legeak dioenez, atleta bakoitzak fitxa kudeatzen duen federazioaren elastikoarekin parte hartu beharra dauka. Kasu honetan Espainiako Federazioak kudeatzen du Antxon Basurkoren fitxa, eta horixe da Pasaiako kanporatu izanaren arrazoia. Beste hiru euskal atleta arrazoi berdinagatik kanporatu dituzte txapelketatik.