Beste kirolak
Quesos Entrepinaresi irabazita
Ampo Ordizia, Errege Kopako txapeldun
Erredakzioa
Talde gipuzkoarrak 17-27 irabazi dio Quesos Entrepinaresi finalean, eta Kopako irabazlea da bigarren urtez jarraian. Aurkako 17-0eko emaitza iraultzea lortu du Ordiziako taldeak.
AMPO Ordiziak bigarren urtez jarraian irabazi du Errege Kopa. Campos de Esport del Sardineron (Santander) jokatu dute finala, eta Quesos Entrepinares izan dute aurkari. Talde gipuzkoarra, txapeldun izendatu da, 17-27 irabazita.
Ez da partida erraza izan AMPO Ordiziarentzat. Quesos Entrepinaresek bikain ekin dio norgehiagokari, eta 17-0 irabazten hasi da. Bazirudien Ordiziak ezin izango zuela ezer egin, baina gipuzkoarrek ez dute etsi, lanean jarraitu dute, eta aurkako emaitza iraultzea lortu dute. Partidazo azken minutuetan nagusi izan da Ordizia, eta garaipena lortu du 17-27ko emaitzarekin.
Partidaren fitxa:
17. VRAC Quesos Entrepinares: Francisco Blanco, Steve Barnes, Federico Abente, Borja Estrada, Alvaro Abril, Adam Newton, Stefano Tucconi; Carlos Gavidi, Diego Alvarez-Gorosito, Álvaro Ferrández, Sergio Fernandez, Gareth Griffiths, Javi Ortega, Alejandro Gutierrez Müller eta Nacho Gutierrez Müller. Ordezkoen aulkitik irten dira: Manuel Sevillano, Ignacio Molina, Santiago Ovejero, Fernando de la Calle, Rodrigo Lopez, Ignacio Molina eta Christian Utiel.
27. AMPO Ordizia: Ion Ander Grende, Joanes Airbe, Inaxio Darkintis, Axier Álbarez, Tom Quarrie, Xabier Lerma, Joan Tudela, Lambert Groenewald; Mikel Aizpuava, Dany Kroll, Iñaki Puyadena, Corey Sipson, Nick Marxall, Youssef Haddar eta Phill Huxford. Ordezkoen aulkitik irten dira: Joanes Múgika, Urtzi Abanzabalegi, Axier Korta, Mikel del Río, Iñaki Suso, Joxe Jabier Malkorra eta Mateo Mattaruco.
Markagailua: 5-0, Borja Estragaren entsegua; 10-0, Alejandro Gutierrez Müllerren entesgua; 17-0, Carlos Gavidiren entsegua eta Gareth Griffithsek sartu du kolpea; 17-7, Dany Krollen entsegua eta kolpea ere sartu du; 17-14, Ion Ander Grenderen entsegua, Dany Krollek sartu du kolpea; 17-19, Phill Huxforden entsegua; 17-24, Huxforden entsegua; 17-27, eta Dany Krollek sartu du kolpea.
Epailea: Ortiga.