Beste kirolak
Hedabideen aurrean
Paiju Peake espedizioko Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza etxean dira
Erredakzioa
Mendian bizitako esperientziaren gainean aritu dira eta huts egin arren ez dutela amorerik emango azaldu dute.
Paiju Peakeko espedizioa osatu duten Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza etxean dira jada; Pakistanetik bueltan, hedabideen aurrean agertu dira.
Elkarrekin egindako seigarren proiektua izan da Basque Teameko hiru kideentzat. Paiju Peak mendiaren hegoaldeko aurpegi esploratugabean jarri zuten gogoa eta burua: 6.610 metroko harkaitzarra, 3.000 metrotik gorako desnibelarekin, eta 1.000 metro pasatxoko pareta bertikala duena.
Dena ondo zihoan, terrenoaren ezaugarriek eskaladarako materiala eramatea zaildu zuten arte; eguraldi baldintzak, arriskuak, izotza, elur jausiak.... Kanpalekuan bi gau egin eta eguraldi parteak ondo aztertu ondoren; eztabaida txikitxo bat, eta atzera bueltarik ez zeukan jaitsierari ekitea erabaki zuten.
Eguraldi txarra egin zuen arren, ez dute horren aitzakiarik jartzen porrota justifikatzeko. Hirukoteari etorkizunerako erronka gisa geratu zaio Paiju Peakeko hegoaldeko horma.