Beste kirolak
Munduko txapeldun izendatu da
Isinbayevak urrezko amaiera eman dio bere kirol ibilbideari
A.B.
Munduko txapeldun izendatu da pertika jauzian, Moskun egiten ari diren Munduko Txapelketan. Bere herrialdean urrezko domina lortuta hartuko du erretiroa.
Yelena Isinbayeva munduko txapeldun izendatu da pertika jauzian Moskun egiten ari diren Atletismoko Munduko Txapleketetan. Proba hau egin aurretik, Munduko Txapelketan parte hartu ondoren erretiratuko zela adierazi zuen, eta amaiera ezin hobea eman dio bere kirol ibilbideari
Lehen saiakeran 4,89 metroan kokatutako listoia gaindituta lortu zuen urrezko domina. Jen Suhr izan zen bigarren, eta Yarisley Silva hirugarren.
Isinbayevak merezitako agurra izan zuen. Berre herrialdean (Errusian) egiten ziren Munduko Txapelketetan urrezko domina lortu zuen, bere zaleen aurrean.