Beste kirolak
US Open
Nadalek Gasqueten aurka jokatuko du, finalerdietan
Erredakzioa
Mallorcako tenislariak aise gainditu du Tommy Robredo (6-0, 6-2 eta 6-2), eta Richard Gasquetek ezustekoa eman du David Ferrer kanporatuta (6-3, 6-1, 4-6, 2-6 eta 6-3).
-
Rafael Nadal. Argazkia: EFE
Rafael Nadalek erakustaldia eman du Arthur Ashe tenis-pistan Tommy Robredo espainiarra 6-0, 6-2 eta 6-2 gaindituta. Nadalek, munduko bigarren postua berreskuratu zuen Montrealen, eta Estatu Batuetako txapelketan puntu gehiago lortzeko abagunea izango du.
Mallorcako tenislariak Richard Gasqueten kontra jokatuko du, finalerdietan. Frantziarrak ezusteko handia eman du David Ferrer munduko laugarren sailkatua kanporatuta (6-3, 6-1, 4-6, 2-6 eta 6-3).