Beste kirolak
Heriotza
Biografia: Maria de Villota
eitb.com
Bat Formulako pilotu ohia adorearen eta kemenaren ikur bihurtu zen, istripu batean begi bat galdu eta gero.
-
Maria de Villota, begi bat galdu baino lehen
Maria de Villota Bat Formulako pilotu ohia adorearen eta kemenaren ikur bihurtu zen, iaz izandako istripu batean begi bat galdu eta gero. Pilotu ohia hilik aurkitu dute ostiral honetan, Sevillako hotel batean.
Iazko uztailaren 3an, Erresuma Batuko zirkuitu batean Marussia F1 Team taldearentzat probak egiten ari zela, talka egin zuen pistaren alboan aparkatuta zegoen kamioi baten aurka. Hasieran, horren bizia arriskuan izan zen, baina azkenean aurrera egin zuen. Hori bai, eskuineko begia galdu egin zuen.
1980. urteko urtarrilaren 13an jaio zen, Madrilen. Aita Emilio de Villota Bat Formulako pilotu ohia zen.
Hain justu, unibertsitateko ikasleei hitzaldi bat eskaintzeko zegoen Sevillan. "Benetan garrantzia duena" kongresuaren baitan egingo zuen.
Astelehenean, gainera, Bizitza oparia da liburua aurkeztu behar zuen. Argitaletxearen arabera, Maria de Villotaren kasuan, "triste egon beharrean, adorea eta kemena indartsuago izan diren isla" da liburu hori.
KIROL-IBILBIDEA
2000 Fórmula Toyota Castrol 1300 Team MoviStar
2001 Fórmula Toyota Castrol 1300
2002 F3 Española Meycom
2003 F3 Española GTA
2004 F3 Española Racing Engineering
2005 F3 Española - Clase Copa Meycom Ferrari Challenge Europa Baron Team
2006 WTCC Maurer Motorsport Ferrari Challenge Europa Baron Team
2007 WTCC Maurer Motorsport
2008 Euroseries 3000 Emilio de Villota Motorsport
2009 Superleague Fórmula Atletico de Madril
2010 Superleague Fórmula Atletico de Madril
2011 Superleague Fórmula Atletico de Madril