Beste kirolak
Oviedon
Olazabalek 'swing'a eginez jaso du kirolaren Asturiasko Printzea Saria
L.E. | eitb.com
Hondarribiarrak golfean egindako ibilbideari saria eman diote. Augustako bi master irabazi ditu Olazabalek, besteak beste.
Jose Maria Olazabal hondarribiarrak 2013ko Kirolaren Asturiaseko Printzea Saria jaso du, era bitxian gainera: golfeko 'swing'a eginda.
Olazabalek 2013ko saria lortu du azkenengo bozketan Teresa Perales igerilari paralinpikoa gainditu ondoren.
Bozketaren azkenengo fasera David Cal piraguista, Javier Gomez Noya triatleta, eta Oxford.Cambridge estropada mitikoa ere heldu dira.
Olazabal (Hondarribia, Guipuzkoa, 1966), Severiano Ballesterosen ondoren (1989an Asturiaseko Printzea Saria), Espainiako historiako golf jokalaririk onena da. Augustako bi Master lortu ditu (1994 eta 1999), eta Ryder Kopa lau aldiz irabazi du. Azkenengoan, gainera Europako kapitaina izan zen (2012).
Saridunek 50.000 euro eta Joan Miro artistak egindako garaikurra jaso dituzte.