Itxi

Beste kirolak

Ezbeharra

30 urteko emakume bat hil da Behobia-Donostian

Erredakzioa

Zizur Nagusiko emakumea helmugatik ia bi kilometrora zendu da, Zurriolako zubian erori ondoren.

1:36

Fortuna Kirol Elkarteak, Behobia-Donostiako antolatzaileak, Zizur Nagusiko 30 urteko emakume bat hil dela baieztatu du. Helmugatik bi kilometrora, Zurriolako zubian, erori ostean, mediku-zerbitzuek bizkor artatu dute, erreanimatzeko maniobrak egin dizkiote, baina, ordu erdiz saiatu arren, ezin izan dute emakumea suspertu.

2010. urteko edizioan 40 urteko atleta bizkaitar bat zendu zen Gipuzkoako lasterketa mitikoan, helmugatik ia kilometro batera, Zurriolako zubira heldu aurretik. Cesar E.B. atleta ere bihotzekoak jota hil zen.

Atzokoan, bestalde, beste zazpi korrikalari ospitaleratu behar izan zituzten. Zazpietatik larrien 47 urteko gizonezko bat dago; bihotzeko gaitz baten ondorioz ospitaleratu zuten.