Beste kirolak
Behobia-Donostia
Korrikalari batek Zainketa Intentsiboetako Unitatean jarraitzen du
Erredakzioa
Parte-hartzaile bat hil zen igandeko lasterketan, eta zazpi korrikalari ospitalera eraman zituzten. 63 urteko gizon batek ZIUn jarraitzen du, baina hobera egin du.
-
Argazkia: EiTB
Behobia-Donostia lasterketak albiste txarrak utzi zituen igandean. 30 urteko korrikalari bat hil egin zen, eta zazpi parte-hartzaile ospitalera eraman behar izan zituzten. Zazpi horietatik larrien zegoen korrikalaria 63 urteko gizon bat zen, eta Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) jarraitzen du oraindik.
Bihotzeko gaitz baten ondorioz ospitaleratu zuten 63 urteko korrikalaria, eta ZIUn jarraitzen du, baina hobera egin du. Deshidratazioaren eta zorabioen ondorioz ospitaleratu zituzten beste sei parte hartzaileak.