Beste kirolak
Atletismoa
Ebuyak alde handiarekin irabazi du 59. Nazioarteko Krosa
Erredakzioa
Keniako korrikalariak minutu bat atera dio Samuel Tsegai Donostian. Milcah Chemos izan da emakumezkoen artean azkarrena.
Joseph Ebuyak 59. Donostiako Nazioarteko Krosa irabazi du, Samuel Tsegai eta Japhet Korir atleten aurretik. Faboritoen arteko lehia estua baino, Ebuyaren erakustaldi aparta izan da Donostian. Bigarrenari minutu bat atera dio.
Samuel Tsegaik lehenengo minutuetan jo du erasoa. Ausardia horri esker, munduko bi txapeldunen artean sartu da, baina berarekin batera Ebuya eraman du. Keniakoak ez du itxaron, eta Tsegairi metroak atera dizkio. Indarra eta abiadura erakustaldi batean, bakar-bakarrik utzi du Tsegai, 100 metro atzetik.
Ebuyak, nagusitasunagatik; Tsegai, ausardiagatik, eta biak, indarragatik, eguneko protagonista handiak izan dira. Atzean, Japhet Korir izan da gizakien artean azkarrena.
Emakumezkoen proban, Milcah Temosek, Keniakoa ere bai, azken bigarren postuak gainetik kendu eta irabaztea lortu du. Podiumera Marta Tigabea, bigarren, eta Diana Martin, hirugarren, igo dira.