Itxi

Beste kirolak

Koman dago

Schumacherri lasaigarria jaitsiko diote, esnatzen hasteko

Erredakzioa

Komatik irteteko prozesua oraindik 'oso luzea' izango da, Formula 1etako txapeldunaren agentearen arabera.

  • Michael Schumacher, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

    Michael Schumacher, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

Michael Schumacherren medikuek lasaigarria jaitsiko diote aurki, kirolariaren agente Sabine Kehmen arabera. 1 Formulako txapeldunak eski istripu bat izan zuen, eta egoera larrian eman ditu azken lau asteak, Grenobleko (Frantzia) ospitale batean.

"Michaelen lasaigarria jaisten ari dira, esnatzen hasi ahal izateko, oraindik luze jo dezakeen prozesu bati hasiera emateko", adierazi du agenteak. 45 urteko Formula 1eko gidariak haitz batekin jo zuen burua pistatik kanpo eskiatzen ari zen bitartean, eta bi operazio egin behar izan zizkioten.