Itxi

Beste kirolak

Pou anaien aurkezpena

Himalaiako Bhagirati III estilo librean

Erredakzioa

Gaur aurkeztu dute proiektua Gasteizen eta apirilaren 24an abiatuko dira Indiara.

1:51

Pou anaiek beraien azken proiektua aurkeztu dute Gasteizen. Apirilaren 24an abiatuko dira Indiara. Himalaiako Bhagirati III 6000 metrotik gorako mendia dute begiz jota. Mendebaldeko pilaretik estilo librean igotzea dute helburu.

Orain arte inor ez da saiatu eta poutarren esanetan %20ko probabilitatea dute erronka burutzeko. 1300 metroko pareta da, 1000 metro arrokan eta gainontzeko 300ak izotzean eta mistoan. 2005ean Pakistango Izenik Gabeko Dorrean estilo librean egin zuten "Eternal Flame" bidearekin alderatu dute erronka berri hau. Baina Bhagira III are eta zailagoa da.