Beste kirolak
Errugbia
Eusko Jaurlaritzak esan du ez duela Aviron Bilbora gonbidatu
Erredakzioa
Gobernuak 'L'Equipe' kazetaren informazioa ukatu du, eta kritikak 'interesatuak eta aldebakarrekoak' direla esan du.
-
Aviron Bayonnais / Manex Barace.
Eusko Jaurlaritzak ez du Aviron Bayonnais San Mamesen partida bat jokatzera gonbidatu, ohar batean adierazi duenez. Modu honetan, gobernuak L'Equipe kazetaren informazioa ukatu du. Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Udalak eta Athleticek Baionako taldeari egindako gonbidapenaren berri eman zuen Frantziako hedabideak, Avironen presidentea aipatuz.
Halaber, Eusko Jaurlaritzak "hainbat eragile politikok egin dituzten kritiken" aurka egin du, "ez diren gertaera batzuen aurrean eta egiaztatu baino lehen" egin direlako. Gobernuak Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako PSEren "iritzi interesatu eta aldebakarrekoak" arbuiatu ditu, "errenta politikoa lortzea eta herritarrak nahastea" dutelako helburu, eta zuzenketa publikoa eskatu die.