Itxi

Beste kirolak

Atletismoa

Urrea kendu diote, azken metroetan kamiseta eranzteagatik

Erredakzioa

"Aurkariei barre egin digula usted dut(…),kamiseta kentzea keinu itsusia da eta deskalifikazioa merezi du", esan du Mullera espainiarrak (brontzea).

  • Atleta frantziarrak kamiseta erantzi zuen azken metroetan. Efe.

    Atleta frantziarrak kamiseta erantzi zuen azken metroetan. Efe.

Maihedine Mekhissi-Benabbad atleta frantziarrari oztopodun 3.000 metroetan irabazitako urrezko domina kendu diote, Espainiako ordezkaritzak aurkeztutako erreklamazioaren ondorioz. Mekhissik kamiseta erantzi zuen lasterketako azken metroetan.

"Deskalifikatuta dago, ofiziala da", konfirmatu zuen prentsako tribunan, Jose Luis Peiro Espainiako ordezkaritzako arduradun nagusiak.

Araudiaren arabera, "lehiaketa guztietan, atletek arropa garbia eraman behar dute, irainik egiten ez duena (…). Atleta bakoitzak bi dortsal eraman behar ditu, begi-bistan, lehian dagoen bitartean, bata bularrean eta bestea bizkarrean".

Frantziako ordezkaritak deskalifikazioaren kontrako errekurtsoa aurkeztu du.

"Aurkariei barre egin digu"

Deskalifikazioaren ondorioz, urrezko domina Yoann Kowal herkideari eman diote; zilarrezkoa, Krystian Zalewski poloniarrari; eta brontzezkoa, Angel Mullera espainiarrari.

"Aurkariei barre apur bat egin digula usted ut. Ea Kemboi txapeldunaren aurrean kamiseta kentzeko gai den. Ez zait gustatu. Atleta handia izan behar duzu beti, pistan eta pistatik kanpo. Azken luzean hanka sartu du. Besoak altxatuta ospa dezakezu garaipena. Atzeraka korrikan joan nahi badu ere, ez dago arazorik, baina kamiseta kentzea oso itsusia da, eta horretaz ohartaraztea merezi du. Deskalifikazioa merezita duela uste dut", esan du Mullera espainiarrak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Atletismoa