Itxi

Beste kirolak

Laburpena

Euskal Herriak brontzezko bi domina lortu ditu Munduko Txapelketan

Erredakzioa

Aurrenekoa 580 kiloko kategorian izan da, eta bigarrena maila mistoan.

Sokatira

Bukatu da 2014 urteko lur gaineko Munduko Sokatira Txapelketa. Helburu gehienak beteta. Euskaldunok puntan ibili dira parte hartu duten kategoria gehienetan. Behin eta berriz "Basque Country" entzun izan da.

Mistoa 600 kilo (brontzezko domina):

7 herrialde aritu dira multzo bakar baten: Hegoafrika, Suedia, Ingalaterra, Taiwan, Estatu Batuak, Basque Country eta Holanda. Euskal Herriak 578,20 kilo pisatu ditu. Multzoko hirugarren gelditu denez, finalerdietara pasatu dira, baina ezin izan dute Holanda gainditu. Hirugarren posturako lehian, Ingalaterra baino gehiago izan da Euskal Herria.

23 urte azpitik - Gizonezkoak 600 kilo:

Maila honetan bereziki gozatu du Euskal Herriak. Mutriku, Gaztedi eta Goiherriko gazteekin osatutako selekzioak parte hartu du eta 600 kiloko lehiaketa honetan, bostehun eta hirurogei kiloekin aritu dira gazteak, tirada benetan ikusgarriak eskainiz. Sailkatzeko zorian izan dira: bosgarren geratu dira eta aurreneko lau sailkatuek lortzen dute finalerdietarako txartela.

Finalerdiak: Suitza – Hegoafrika // Suedia - Alemania

3. eta 4. postuetarako: Hegoafrika – Alemania. Alemaniak brontzea lortu du.

Finala: Suitza – Suedia. Suitzak urrea lortu du.

Sailkapena 23 urte azpitik 600 kilo gizonezkoak:

1.- Suitza

2.- Suedia

3.- Alemania

4.- Hegoafrika

Emakumezkoak 500 kilo:

Emakumezkoak ez dira finalerdietara sailkatu. Bosgarren geratu dira

Finalerdiak: Suedia – Estatu Batuak // Suitza - Taiwan

3. eta 4. postuetarako: Estatu Batuak – Suitza. Suitzak brontzea lortu du.

Finala: Suedia – Taiwan. Taiwainek urrea lortu.

Sailkapena:

1.- Taiwan

2.- Suedia

3.- Suitza

4.- Estatu Batuak

Gizonezkoak 640 kilo:

13 herrialde, bi multzotan bananduta aritu dira. Basque Country, 617,90 kilokin hamahiru taldeetatik arinena, bigarren multzoan aritu da. Multzoko bigarren gelditu denez, finalerdietarako sailkatu da.

Finalerdietan Suitzaren aurka lehiatu da. Suitza nagusitu da, eta beraz hirugarren eta laugarren postuetarako aritu dira Alemaniaren aurka, laugarren geldituz.

Finalerdietara: Suitza – Basque Country // Suedia - Alemania

3. eta 4. postuetarako: Basque Country – Alemania. Alemaniak brontzea

Finala: Suitza – Suedia. Suitzak urrea, Suediak zilarra.

Sailkapena 640 kilo gizonezkoak:

1.- Suitza

2.- Suedia

3.- Alemania

4.- Basque Country

Euskal Herriak sei domina eskuratu ditu guztira: 4 domina klub mailan eta 2 nazio mailan.

Klub mailakoak:

Gizonezkoak 580 kilo brontzea

Mistoa 600 kilo urrea

Emakumezkoak 540 kilo brontzea

Emakumezkoak 500 kilo zilarra

Nazio mailan:

Gizonezkoak 580 kilo brontzea

Mistoa 600 kilo brontzea