Beste kirolak
Tenisa
Cilic, AEBko Irekiko txapelduna
Erredakzioa
Finalean Kei Nishikori japoniarra gainditu du (6-3, 6-3 eta 6-3). AEBko Irekia irabazi duen aurreneko kroaziarra da Cilic.
Marian Cilic kroaziarrak irabazi du aurtengo AEBko Irekia, finalean Kei Nishikori japoniarra mendean hartuta (6-3, 6-3 eta 6-3). Biek euren ibilbideko aurreneko finala jokatu zuten Grand Slam batean.
AEBko Irekia irabazi duen aurreneko kroaziarra da Cilic, eta Grand Slam bat irabazten duen bigarrena. Irabazten lehena Goran Ivanisevic bere entrenatzailea izan zen, 2001. urtean.
Irabazleak hiru milioi dolar jaso ditu eta munduko sailkapenerako 2.000 puntu. Nishikoriri, bestalde, 1.450.000 dolar eman dizkiote eta 1.200 puntu.