Itxi

Beste kirolak

Bilbao Chess

Xakearen elite mundialak Bilbon du hitzordua, igandetik aurrera

Erredakzioa

Kluben arteko Europako Kopa eta Maisuen Finaleko aldibereko ospakizunak xakeko hiriburu mundiala bihurtuko dute Bilbo.

1:04

Europako XXX. Koparen eta Maisuen VII. Finaleko aldibereko ospakizunak igande honetatik, irailaren 14ra arte eta zazpi egunetan zehar, xakeko hiriburu mundiala bihurtuko dute Bilbo, lehiakide eta parte-hartzaileen zenbaki eta maila altua dela medio.

Haien artean, gaur egungo munduko hamar lehiakide hoberenetarikoetatik bederatzi ageri dira eta ranking internazionaleko berrogeita hamarretatik, gehienak.

Bilbon lehiatuko dira, Europako Kopan zein Maisuen Finalean, Caruana (2. postuan), Aronian (3.), Grischuk (4.), Topalov (5.), Anand (6.), Karjakin (7.), Nakamura (8.), Vachier-Lagrave (9.) eta Mamedyarov (10.). Ranking internazionaleko hoberenen artetik, egungo lehenengo postuan dagoena eta munduko txapeldun berria, Magnus Carlsen (Maisuen Finalean bi aldiz garailea), faltako da soilik. Carlsen munduko titulua prestatzen ari da, eta Bilbon parte-hartzeari uko egon zion.

2014ko Maisuen Finalarekin batera, elite mundialeko 400 jokalari inguru, 61 klubetan banaturik eta 29 federazio kontinentaletatik eratorritakoak, Europako talde arteko Xake Kopan hartuko dute parte, txapelketa absolutuan eta emakumeenezkoan. Bi txapelketa hauek Euskalduna Jauregian izango dute egoitza eta publikoarentzat irekita egongo dira, doan.

eitb.eus-ek partida guztiak eskainiko ditu zuzenean, egunero eta 15:00etatik aurrera.