Itxi

Beste kirolak

Bikoteka

Ibai, Zubiri, Landeta eta Brefel BBK Pala Ligako berritasunak

ERREDAKZIOA

Lehiaketa sistemari dagokionez, aurretiko ligaxka bat izango da eta hamar jardunalditan “denek denen kontra” jokatu dute.

  • Pala Txapelketa. Argazkia: EITB

Ibai Pérez, Erik Zubiri eta Ander Landeta bizkaitarrak, eta Sylvain Brefel frantsesa, profesional mailan hasiberriak dira eta 2014ko BBK Pala Ligako berritasunak izango dira. Larunbatean hasiko da Armintzan (Bizkaia) eta bost bikotek hartuko dute parte.

Zubiri eta Brefel txapelketan bikote bezala arituko dira, Landeta-Imanol, Gaubeka-Larrinaga, Ayerbe-Ibargarai eta Fusto Ibai Pérezekin batera.

Arestian aipatu bezala, lehiaketa sistemari dagokionez, “denek denen kontra” jokatuko dute aurretiko ligaxka batean. Guztira, hamar jardunaldi izango dira, bi bueltara jokatu baita. Horietako zortzi Bilboko Bizkaia frontoian jokatuko dira, beste bat Sestaon – azaroaren 23an- eta inaugurazio-partida, aldiz, Armintzan.

Fase hau irabazten duen bikotea 2015eko urtarrilaren 4ean Bizkaian egingo den finalerako zuzenean sailkatuko da. Bigarrenak eta hirugarrenak bestalde, abenduaren 27an Bizkaian jokatuko duten finalerdi bakarrean irabazi beharko dute aukera hori.