Itxi

Beste kirolak

Volvo Ocean Race

Ian Walkerren 'Abu Dhabi', irabazle lehenengo etapan

Erredakzioa

Britainiarraren ontziak lehia gogorra irabazi dio Pascal Bidegorry lapurtarraren 'Dongfeng' ontziari. Iker Martinezen 'Mapfre' seigarren doa.

1:20

'Abu Dhabi Ocean Racing' ontziak, Ian Walker ingelesarekin buruan, Volvo Ocean Race lasterketaren lehenengo etapa irabazi du, Alacant eta Lurmutur Hiria artean (12.020 kilometro). 16:11etan helmugaratu da, 25 egun, 3 ordu eta 11 minuturen ostean.

Charles Caudrelier frantziarrak buru duen 'Dongfeng', Pascal Bidegorry lapurtarrarekin, azken momentura arte borrokatu da, probaren historiako etapa bukaera zirraragarrienetariko batean.

Bi ontzien arteko lehia azken bost egunetan biziagotu zen, baina Ian Walker eta konpainiak aldea mantendu dute, bost eta hamar milia artean ibili diren arren.

Iker Martinezen 'Mapfre', hegoekialdera bidean eta abiadura handiagoan, 70 milia (130 km) berreskuratu ditu, azken egunarekin alderatuta, eta 100 miliara (185 km) du 'Alvimedica'. Arazoa 'SCA' ontzia da, iparmendebaldetik 100 milia (185 km) berreskuratu eta 30era (55) jarri delako.