Beste kirolak
Erabakia
Dohan, 2019ko Munduko Atletismo Txapelketak
Erredakzioa
Bartzelona eta Eugene (AEB) ere txapelketa antolatzeko hautagai ziren, baina azkenean Doha nagusitu da.
-
Doha, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Dohako hiriak hartuko du 2019ko Munduko Atletismo Txapelketa, Nazioarteko Federazioaren zuzendaritza-kontseiluak Montecarlon hartutako erabakiaren arabera.
Bartzelona eta Eugene (AEB) ere txapelketa antolatzeko hautagai ziren, baina azkenean Doha nagusitu da. Duela zazpi urte, 2013ko txapelketarako hautagaitza aurkeztu zuen Bartzelonak, eta une horretan ere kanpo geratu zen. Moskun (Errusia) jokatu ziren.