Itxi

Beste kirolak

Surfa

7 metro inguruko olatuak protagonista, Punta Galea Challenge proban

Erredakzioa

Ikuskizuna nagusi da Getxon, punta-puntako surflariekin.

0:50

 

Getxoko (Bizkaia) Punta Galea Challenge martxan da jada. Olatu handien Big Wave World Tour zirkuituaren Europako proba bakarra ere baliteke ostiralera luzatzea, eguraldiaren arabera.

24 surflari daude 8 eta 10 metro arteko olatuak hartzeko lehian, eta Grant 'Twiggy' Baker hegoafrikarra (munduko surflari onena espezialitate horretan) ere bertan egongo omen da.

Ken Collins, Nic Lamb, Shawn Dollar, Alex Gray, Greg Long, Anthony Tashnick, Tyler Fox eta Kohl Christensen estatubatuarrak, Ramon Navarro perutarra eta Jamie Mitchell eta Ryan Augenstein australiarrak izango dira beste lehiakideak, munduko rankingaren arabera aukeratu baitituzte.

Punta Galea Challenge probara surflari hauek gonbidatu dituzte: Adur Letamendia getxoztarra (rankingeko europear bakarra eta 2011ko edizioko irabazlea), David Bustamante, Jon Garai, Indar Unanue, Natxo Gonzalez eta Aritz Aranburu.

Kelly Slater, aldiz, ez da proba honetan arituko, munduko txapela hamaika aldiz lortu duen surflaria Hawaiiko Pipemasters lehiaketan arituko baita.

Will Skudin, Nathan Fletcher, Billy Kemper, Ian Walsh eta Makua Rothman estatubatuarrak eta Gabriel Villaran perutarra ere arituko dira Getxon.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Getxo