Itxi

Beste kirolak

Beste errekor bat

Kilian Jornetek marka berria ezarri du Aconcaguan

Erredakzioa

6.962 metroko altuera duen mendia igotzen eta jaisten azkarrena izan da lasterkari katalana.  

  • Kilian Jornet

    Kilian Jornet

Kilian Jornet kirolari katalanak marka berria hautsi du: inork baino bizkorrago igo eta jaitsi du Aconcagua mendia. 12 ordu eta 49 minutuan egin du Jornetek.

Aconcagua Andeetan dago, Argentinako Mendoza probintzian, eta 6.962 metroko altuera du.

Orain arte, errekorra Carlos Sa portugaldarrak zuen, 15 ordu eta 42 minutuan.