Beste kirolak
Eskubaloia
Euskadi-Txile nazioarteko partida, EITBn
ERREDAKZIOA
Eskubaloiko Euskal Federazioko presidenteak nabarmendu nahi izan duenez, hilaren 15ean Qatarreko munduko txapelketan arituko den taldea izango dute aurkari.
-
Euskadi-Txile.
Astearte honetan, errege egunez, Euskadiko gizonezkoen selekzioa absolutuak Txileren aurka neurtuko ditu indarrak. Lagunarteko bi partida jokatu dituzte. Lehena, 6an Trapagan eguerdiko 12:00etan, ETB1etik eta eitb.eus-etik zuzenean emango dugun partida, eta bestalde, urtarrilaren 10ean Zarautzen bigarrena.
Omenaldia egingo zaie bi taldeei partidaren hasieran. Eta, Eskubaloiko Euskal Federazioko presidenteak nabarmendu nahi izan duenez, hilaren 15ean Qatarreko munduko txapelketan arituko den taldea dute aurkari, beraz “gogor” aritu beharko dira.