Beste kirolak
Beiking 2022
Beijingek hartuko ditu 2022ko Neguko Jokoak
Agentziak | Erredakzioa
Udako eta Neguko Jokoak hartu dituen lehen hiriburua izango da. 2008an Udako Olinpiadak hartu zituen.
-
2008an Udako Jokoak antolatu zituen Txinako hiruburuak. Argazkia: Efe.
Beijing hiriak antolatuko ditu 2022ko XXIV. Neguko Jokoak. Hala erabaki dute Nazioarteko Batzorde Olinpikoko kideek, 128. bileran, Kuala Lumpurren, Malaysian, egindako bozketan.
Beijing eta Kazakhstaneko Almaty hiriak ziren 2022ko Jokoak hartzeko bi hautagaiak. Txinako hiriburua izango da Udako eta Neguko Jokoak hartzen dituen lehen hiria. 2008. urtean, Udako Jokoak bertan egin ziren.
Txinako hautagaitzaren aukeratzeko arrazoiak ondorengo hauek izan dira: finantza munduan duen indarra, hiriak kirol ekitaldi handiak antolatzen duen esperientzia, eta milioika txinatarren artean neguko kirolen aldeko zaletasuna pizteko aukera.