Beste kirolak
Red Bull Cliff Diving
Bilbok munduko jauzirik ikusgarrienak hartuko ditu berriro
eitb.eus
2014an bezala, Bizkaiko hiriburuak Red Bull Cliff Diving World Series lehiaketako finala hartuko du, irailaren 26an.
-
Iaz 52.000 pertsona inguru bildu zituen lehiaketak Bilbon. Efe.
Zazpi urtetan 23 herrialde bisitatu ostean, Red Bull Cliff Diving World Series lehiaketaren 50. edizioak Bilbon egingo du bere final handia, irailaren amaieran. Munduko jauzilaririk onenak Salveko zubian izango dira, 27 metroko altueratik salto egiteko.
Iazko arrakastaren ostean, Bilboko zubiak urteko azken jauziak hartuko ditu eta bertan jasoko du saria 2015eko txapeldunak.
2014an, 52.000 pertsona inguru bildu ziren Bilbon jauziak ikusteko.
Orduan Gary Hunt izan zen urteko txapelduna, Bilboko proban bigarren egin ondoren. Lehenengo postua, Artem Silchenko errusiarrak lortu zuen.