Itxi

Beste kirolak

Gorbeia Suzien Ternua

Sky Serieseko korrikalari onenak bilduko dira Zeanurin

Erredakzioa

Irailaren 27an egingo da Gorbeia Suzien Ternua lasterketa. Espainiako, Andorrako eta Portugaleko Skyrunner National Seriesetarako puntuagarria izango da mendi lasterketa hau.

  • 2014ko Gorbeia Suzien. Argazkia: Amaia Larruzea

    2014ko Gorbeia Suzien lasterketako irudia. Argazkia: Amaia Larruzea

Zeanurik (Bizkaia) eta Gorbeiako Parke Naturalak iralairen 27an hartuko dute Gorbeia Suzien Ternua lasterketa. Espainiako, Andorrako eta Portugaleko Skyrunner National Seriesetarako puntugarria izango da mendi-lasterketa hau.

Gorbeia Suzien Ternuak IV. edizioa izango du aurtengoa. 31 kilometroko ibilbidea izango du, eta 2.400 metroko desnibel positiboa. Gorbeiara eta Aldaminera igo beharko dute korrikalariek, besteak beste. Zailtasun tekniko handia izango du lasterketak, baina lasterkariek paisaia ikusgarriez ere gozatu ahalko dute.

Garaipena lortzeko hautagai nagusia 2014an Skyrunner National Championshipa irabazi zuen Ionut Zinca da. Top 10ean dauden korrikalariak ere hor egongo dira: Jonatan Cuesta, Hassan Ait Chaou, Imanol Larrañaga, Manuel Merillas, Alfredo Gil, Iban Letamendi edo Tofol Castanyer, Zaid Ait Malek, Pablo Villa eta Jokin Lizeaga.

Emakumezkoen mailan izango den parte-hartzea ere luxuzkoa izango da. Sky Seriesetako liderra den Oihana Kortazar, Azahara Garcia, Laura Orgue, Sheila Aviles, Maria Zorroza, Paula Cabrerizo, Sandra Sevillano, Elena Calvillo eta Montse Vazquez bertan egongo dira.

Guztira 500 parte hartzaile baino gehiagok izango dute Gorbeiako Parke Naturalaz gozatzeko aukera. Jokoan daude Sky Seriesetarako baliogarriak diren puntuak. Gorbeiako lasterketa eta Montsenyko Maratoia bakarrik geratzen dira txapelketa bukatzeko. Bi lasterketa zain, eta asko erabakitzeke.

22 kilometroko lasterketa gazteentzat eta afizionatu mailakoentzat

Gorbeia Suzien Ternua lasterketan 31 kilometroko proba nagusia da izarra, baina gazte mailako lasterkariek 22 kilometroko ibilbidea egingo dute. Aldi berean, afizionatuek ere ibilbide hau egiteko aukera izango dute.

Ibilbidea betetzeko jarrita dagoen sei orduko epeak, lasterketa oinez egin nahi dutenei ere Gorbeiako Parke Naturalaz gozatzeko aukera izango dute.