Itxi

Beste kirolak

Errugbiko Munduko Txapelketa

Zeelanda Berria, munduko txapeldun

Erredakzioa

All Blacks ezizenarekin ezaguna den selekzioak 34-17 irabazi dio Australiari Londresen jokatu den Errugbiko Munduko Txapelketako finala. Hiru Mundial irabazten dituen lehen selekzioa da.

0:57

Zeelanda Berria munduko txapeldun izendatu da, Ingalaterrako Errugbiko Munduko Txapelketako finalean Australiari 34-17 irabazi ostean. All Blacks ezizenarekin ezagutzen dugun selekzioak hiu Munduko Txapelketa irabazi ditu jada, eta marka hau lortzen duen lehena da.

World Rugbyko sailkapenean, lehen eta bigarren sailkatuak dira Zeelanda Berria eta Australia, baina inoiz ez dira elkarren aurkaritu Munduko Txapelketa bateko finalean. Twickenhamen jokatu duten finala da lehena, baina lehenago 154 aldiz jokatu zuten elkarren aurka, eta lehena, 1903an.