Beste kirolak
Espedizioa aurkeztu du
Mendia: Edurne Pasabanen xedea, azkeneko bi zortzimilakoak
Erredakzioa
Annapurna (8.091) eta Sisha Pangma (8.046 metro) igotzea falta zaizkio tolosarra.
14 zortzimilakoak igotzen aurreneko emakumea izan liteke Edurne Pasaban. Helburu horrekin abiatuko da ostegunean Himalayara.
Sisha Pangma (8.046 metro), lau aldiz bizkarra eman dion gailurra, eta Annapurna (8.091), igotzen falta zaizkio tolosarra.
Annapurnan, litekeena da Oh Eun Sun himalayistarekin topo egitea, Annapurna da korearrari falta zaion bakarra. 14 milakoen lasterketak bukaera ezin lehiatuagoa izan lezake.
Ferran Latorre, Alex Txikon eta Asier Izagirrerekin batera espedizioa aurkeztu du gaur Pasabanek Madrilen.