Itxi

Beste kirolak

Espainiako Irekia

BTT: Absalon irabazle eta Lejarreta, bigarren

K.I.

Erredakzioa

Orbea taldeko hiru txirrindularik bukatu zuten lehen hiru postuetan.

Mendi bizikletako Espainiako opena hasi zen pasa den igandean, Banyolesen korritutako lasterketarekin. Orbea taldeko hiru txirrindulari izan ziren podiumean.

Ixio Barandiaranek zuzentzen duen taldeak lan aparta egin zuen. Julien Absalon izan zen irabazlea, frantziarra gainditzea ia ezinezkoa da, eta beste behin bere mailaren berri eman zuen. Iñaki Lejarreta egon zen hurbilen. Elkarrekin joan ziren une askotan. Berriztarrak lehorreko gurpilak eta konfigurazioa zeukan bizikletan, Absalonek lokatzezkoa. Eta lokatza zegoen zonalde batean lortu zuen tartea egitea frantziarrak. Hirugarren Ruben Ruzafa helmugaratu zen.

Helmugan Lejarreta 41 segundura iritsi zen, Ruzafa 2''16"ra.

Europako eta munduko lehiaketa garrantzitsuenetarako lan ona egiten ari direla baieztatzen du emaitza honek Orbea taldekoen iritziz.