Itxi

Beste kirolak

Hurrengoa, Barakaldon

Duatloia: Vila eta Leunda, garaile Oñatin

K.I.

Erredakzioa

Gizonezkoetan Patxi Urizar izan zen Gipuzkoako txapelduna eta emakumezkoetan Irati Etxaburu.

Larunbatean Oñatiko duatloia burutu zen, bide batez Gipuzkoako duatloi motzeko txapelketa izan zena. Lasterketa, Patxi Vilak eta Itsaso Leundak irabazi zuten.

8 kilometro egin zituzten korrika, ia 40 bizikletan, eta bukatzeko 4 berriz ere korrika. Laurent Galinier izan zen onena korrikako bi saioetan, baina Patxi Vila nagusitu zen bizikletan, eta horrek eman zion garaipena. Itsaso Leundak bigarren denborarik onena egin zuen lehen korrikaldian, ondoren bizikletan eta korrika partzialik onenak bereak izan ziren.

Gizonezkoetan Patxi Urizar izan zen Gipuzkoako txapelduna eta emakumezkoetan Irati Etxaburu.

Murciako Caravaca de la Cruz herrian, autonomia arteko Espainiako txapelketa egin zen. Euskadiko selekzioak seigarren postuan amaitu zuen, Nafarroak hamargarren.

Datorren asteburuari begira, igandean Barakaldoko duatloia korrituko da. 10 kilometro korrika, 40 bizikletan, eta 5 korrika.

SAILKAPENA OÑATI GIZONEZKOAK

1 VILA ERRANDONEA, PATXI 1:42:02
2 GALINIER, LAURENT +00:39
3 URIZAR OTAMENDI, PATXI +00:42
4 EGEA CACERES, ARITZ +00:49
5 GARZIA EIZAGIRRE, ENDIKA +02:29

SAILKAPENA OÑATI EMAKUMEZKOAK

1 LEUNDA GOÑI, ITSASO 2:00:52
2 ETXABURU IRUSTA, IRATI +02:27
3 GAMBRA LOPEZ, NEREA +08:56
4 OTEIZA JAUREGI, MAIDER +10:16
5 ALTUNA MADINA, GURUTZE +11:48

SAILKAPEN NAGUSIA CARAVACA DE LA CRUZ

1 CATALUÑA 2271
2 GALICIA 2266
3 MADRID 2144
4 CASTILLA LEON 1757
5 CASTILLA LA MANCHA 1716
6 EUSKADI 1710
7 CANTABRIA 1660
8 ANDALUCIA 1614
9 MURCIA 1531
10 NAVARRA 1405
11 ASTURIAS 1324
12 EXTREMADURA 1185
13 BALEARES 929
14 CANARIAS 782
15 VALENCIA 610
16 RIOJA 199
17 CEUTA 142