Beste kirolak
13. zortzimilakoaren bila
Edurne Pasaban eta bere taldea, Annapurnako kanpamendu basean
Erredakzioa
Mendi honen gailurretik 4.000 metrora aurkitzen da espedizioa.
Edurne Pasabanen Annapurnarako espedizioa mendi honen gailurretik 4.000 metrora dagoen kanpamendu basera iritsi da. Mendizale gipuzkoarrak bere 13. zortzimilakoa igo nahi du.
Kanpamendu basean finkatu ondoren honakoa esan du Pasabanek: "Gailurrera iristeko falta zaizkigun 3.900 metroak ilusita igotzen hasteko gogo handia sartzen zait".
Gaurko ihardunaldian zehar mendizaleek kanpamendua montatu dute eta materiala antolatzen ere aritu dira.
Edurne Pasaban Himalayan dago helburu bikoitzarekin; Annapurna (8091 metro) eta Shisha Pangma (8.027 metro) igotzea. Helburu hori gauzatuz gero, tolosarra 14 zortzimilakoak igotzea lortzen duen lehen emakumea izango litzateke.