Itxi

Beste kirolak

3-7 irabazi dio Errusiari

Espainiako selekzioa, Europako txapeldun areto-futbolean

Erredakzioa

Jose Venancio Lopez euskal entrenatzaileak zuzentzen duen selekzioak 3-7 irabazi dio Errusiari finalean eta 2016ko Europako txapeldun izendatu da.

  • Espainiako areto-futboleko selekzioa. Argazkia: EFE

    Espainiako areto-futboleko selekzioa Eurokopako garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Espainiako selekzioak 2016ko areto-futboleko Eurokopa irabazi du larunbat honetan. Belgradon jokatu den finalean 3-7 nagusitu zaio Espainia Errusiari. Zazpigarren Eurokopa dute espainiarrek.

Jose Venancio Lopez euskal entrenatzaileak zuzentzen duen selekzioak ez dio aurkariari inolako aukerarik eman. Hasieratik amaieraraino jaun eta jabe izan da Espainiako selekzioa eta merezitako garaipena lortu du.

Fitxa teknikoa:

3 - Errusia: Gustavo, Shayakhmetov, Romulo, Abramov, Robinho -hasierako bostekoa-, Vikulov (portero suplente), Sergeev, Kutuzov, Milovanov, Davydov, Pereverzev, Lyskov eta Shakirov.

7 - Espainia: Paco Sedano, Ortiz, Mario Rivillos, Pola, Raul Campos -hasierako bostekoa-, Juanjo (atezaina), Jesus Herrero (atezaina), Jose Ruiz, Bebe, Andresito, Rafa Usin, Lin, Alex eta Miguelin.

Golak: 0-1, 9. min: Alex; 0-2, 15. min: Pola; 0-3, 16. min: Rivillos; 0-4, 16. min: Pola; 1-4 20. min: Romulo; 1-5, 30. min: Miguelin. 2-5, 32. min: Robinho; 2-6, 35. min: Miguelín; 2-7, 36. min: Rivillos; 3-7, 40. min: Milovanov.

Epaileak: Alessandro Malfer (ITA) eta Bogdan Sorescu (RUM).