Beste kirolak
63 urterekin hil zen
Jose Mari Mendizabali azken agurra, Leitzan
Erredakzioa
19:00etan egin dute Jose Mari Mendizabalen hileta Leitzan (Nafarroa). Ehundaka lagun, haien artean herri kiroletako aurpegi ezagun asko, batu dira Adunako aizkolariari azken agurra emateko.
Joxemari Mendizabal aizkolariaren hileta gaur, arratsaldeko 19:00etan egin dute Leitzan (Nafarroa). Bertan herri kiroletako pertsonai asko, eta ehundaka lagun bildu dira Adunako kirolari handiari azken agurra emateko. 50 aizkolarik, aizkorak goraka agurtu dute Joxemari Mendizabal.
Joxemari Mendizabal aizkolari Adunarra (Gipuzkoa) atzo arratsaldean hil egin zen, bihotzekoak jota. Aizkora apustua jokatu zuen eguerdian, Tolosan, Joxemari Olasagastiren aurka. Lau kanakora zuten jokoa, baina Mendizabalek utzi egin behar izan zuen apustua hirugarren egurrean. Aldalekuetan pittin bat ondeezik sentitu zen, baina plazatik ustez ongi atera zen kamamila hartu ondoren.
Bidean autoz zihoala, ordea, 14:00ak aldera, autoa geratu egin behar izan zuen gidariak, eta kanpora atera bezain pronto, lurrera erori zen, eta osasun zerbitzuak bertaratu arren, ezin izan zioten bere bizitza salbatu, eta 15:00ak aldera zendu zen.