Itxi

Beste kirolak

52,16 metroko jaurtiketarekin

Arantza Moreno bizkaitarra, Espainiako xabalina txapeldun

Agentziak | Erredakzioa

Ermuko kirolaria jaun eta jabe izan da 52,16 metroko jaurtiketa eginda.

Arantza Moreno bizkaitarrak Espainiako Txapelketaren seigarren edizioa irabazi du xabalina jaurtiketan. Lehiaketa Jaenen izan da.

FC Bartzelona taldeko ermuarra aise gailendu zaie gainontzeko aurkariei, bigarren saiakeran 52,16 metroko jaurtiketa eginda. Bigarren Niria Pascual taldekidea izan da, 48,68 metro jaurtita, eta hirugarren Elia Pascual, Niriaren ahizpa, 45,68 metroko jaurtiketa eginda.