Beste kirolak
Munduko zirkuitua
Triatloia: Ainhoa Murua, 32. Australian
K.I.
Erredakzioa
Zarauztarra laugarren irten zen uretatik, bizikletan onenekin batera aritu zen, baina korrika hasi orduko postuak galduz hasi zen.
1,5 kilometro igerian, 40 bizikletan, eta 10 korrika. Zarauztarra laugarren irten zen uretatik, bizikletan onenekin batera aritu zen, baina korrika hasi orduko postuak galduz hasi zen. Opera House famatuaren alboan kokaturiko helmugan 2h09''05''''ko denbora egin zuen Muruak.
Gizonezkoen proba Bevan Docherty Zelanda Berriko kirolariak irabazi zuen.
Iraila bitartean zazpi probek osatuko dute Dextro Energy munduko zirkuitoa. Sidneyren ondoren, Seúl, Madril, Hamburg, London, Kitzbühel, eta Budapest izango dira probak hartuko dituzten hiriak, Hungriako hiriburuan egingo da finala.
SYDNEY SAILKAPENA EMAKUMEZKOAK
1. Barbara Riveros (CHI) 2.04:19
2. Andrea Hewitt (NZL) 2.04:19
3. Emma Moffatt (AUS) 2.04:20
4. Mariko Adachi (JPN) 2.04:30
5. Lisa Norden (SWE) 2.04:48
6. Kate Roberts (RSA) 2.04:49
7. Jessica Harrison (FRA) 2.05:01
8. Sarah Haskins (USA) 2.05:01
9. Daniela Ryf (SUI) 2.05:06
10. Vicky Holland (GBR) 2.05:16
32. Ainhoa Murua (ESP) 2.09:05
SAILKAPENA SYDNEY GIZONAK
1. Bevan Docherty (NZL) 1.51:27
2. Alexander Brukhankov (RUS) 1.51:33
3. David Hauss (FRA) 1.51:34
4. Dmitry Polyansky (RUS) 1.51:40
5. Simon Whitfield (CAN) 1.51:42