Itxi

Beste kirolak

Larunbat honetan

Pasaban, Annapurnako tontorra erasotzeko prest

Erredakzioa

"Jardunaldia gogorra" izan da, baina ostiral honetarako zuten helburua bete dute.

Edurne Pasabanen espedizioa 4. kanpamendu basera heldu da dagoeneko, 7.200 metrora. Gauzak horrela, larunbat honetan Annapurnan tontorra egiteko prest dira, tolosarraren webgunean jakinarazi dutenaren arabera.

"Jardunaldia gogorra" izan da, baina gaurkorako zuten helburua bete dute. 800 bat metro igo dituzte eta larunbatean beste 800 egin beharko dituzte.