Itxi

Beste kirolak

Himalaya

Edurne Pasaban bakarrik gelditu da

Erredakzioa

Munduko hamalau zortzimilakoak igotzen lehenengo emakumea izango da gipuzkoarra, bere aurkaria izan zitekeen Oh Eun-Sun korearrak Kangchenjunga igo ez duela adierazi baitu.

Edurne Pasaban, Annapurnako gailurra zapalduta, bere hamairugarren zortzimilakoa egin du. Bere hurrengo helburua Sisha Pangma izango da. Lortzen badu planetako hamalau zortzimilako gailurrak egiten aurreneko emakumea izango da.

Lehia horretan bere aurkaria,&' || 'nbsp;Oh&' || 'nbsp;Eun-Sun korrearra ez omen da benetako aurkaria. Horrela salatu dute, bederan, igoeren egiazkotasuna berretsi behar dute sherpek. Horien bertsioaren arabaera, zalantza asko daude korearraren igoerekin.

''El&' || 'nbsp;Correo''k argitaratutako elkarrizketa batean,&' || 'nbsp;Edurne Pasabanek Oh&' || 'nbsp;Eun-Sunen igoera batzuen inguruan "zalantza asko" daudela esan du, batez ere Annapurnakoaren inguruan.&' || 'nbsp;Gipuzkoarraren arabaera, sherpek adierazi diote korearrak&' || 'nbsp;ez duela Kangchenjunga igo eta eurek emango dutela horren berri.