Itxi

Beste kirolak

Bartzelonan

Azken agurra eman diote Juan Antonio Samaranchi

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Hil-kapera 12:00etan ireki da Bartzelonako Generalitatearen egoitzan eta 17:00etan itxi egin da. Arlo ezberdinetako jende ugari hurbildu da bertaraino.

Bartzelonako Gneneralitatearen egoitzan azken agurra eman diote Juan Antonio Samaranch Nazioarteko Batzorde Olinpikoko presidente ohiari. Bertan ezarri dute hil-kapera eta arlo ezberdinetako 200 bat pertsona inguru gerturatu dira azken agurrerako.

Agur ekitaldiaren buruan izan ziren: Asturiasko printzeak eta Cristina infanta, Jacques Rogge (Nazioarteko Batzorde Olinpikoko presidentea); Jose Montilla (Generalitateko presidentea); Maria Teresa eta Juan Antonio Samaranch (bere seme-alabak), familia hurbileko kideak eta kirol eta politikako jende garrantzitsua.

Kirol munduko jende garrantzitsu ugari ere egon zen, horien artean esanguratsuenak hauek izan ziren: Miguel Indurain, Joan Laporta, Albert Costa eta Emilio Sanchez Vicario.