Beste kirolak
Oh Eun Suni kritika gogorra
Oiarzabal: "Korearrak ez du soka metro bat bera ere jarri"
Erredakzioa
"Oh Eun Sunen sherpa bakoitzari 6.000 euro eskaini dizkiogu Tolo laguntzera joateko, baina ez dute egin", esan du. "Bere bizitza salbatzea gertu izan dugu, hori da sentsazioa".
Atzo ezagutu genuen berri txarra. Tolo Calafatek, Juanito Oiarzabalen espedizioko kideak, osasun arazoak zituen, antza buruko edema. Arratsaldean bertatik iristen ziren albisteak itxaroperantsuak ziren, baina gaur goizean mendizalearen heriotza baieztatu du Oiarzabalek. 40 urte zituen.
"Beste kolpe gogorra da. Sentsazioa Toloren bizitza salbatu ahal izan dugula da, baina burokraziak eta azken urteotan mendian topatu dugun elkartasun urriak hori dauka”, esan du Radio Euskadin.
Kritika gogorra zen eta kasu honetan Oh Eun Sun korearrari zuzenduta zegoen. Oiarzabal haserre eta minduta zegoen: "5 milioi euroko aurrekontua izan du eta ez du soka puto metrorik jarri".
Tolok pairatutako agonia eta espedizioaren ezintasuna azaldu ostean gaineratu du: "Korearrak lau sherpa zituen, eta bakoitzari 6.000 euro eskaini dizkiogu Tolo laguntzera joateko, baina ez dute egin".
Calafatekin izan zuten azken konexioa 21:00etan izan zen eta elurrarekin kexu zen. Haizea, hotza eta elur handiko gaua izan da eta elurrak bere gorpua estali du".
Juanito Oiarzabal Annapurnako kanpamendu basean dago.