Itxi

Beste kirolak

Katmandun

Sherpak: "Miss Oh gailurrera heldu zen"

Erreadzkioa

Kangchenjungara korearrarekin igo ziren hiru sherpetatik, bik konfirmatu dute Oh Eun Sun gailurrera heldu zela.

"Miss Oh" lagundu zuten hiru shepetatik, bik Edurne Pasabanekin hitz egin zutela ezeztatu dute. Horrela, sherpek emakume korearra Kangchenjungako tontorrera iritis zela onartu dute.

Sherpen hitzetan, "korearra tontorrera iritis zen, gu budistak gara eta ez dugu gezurrik esaten". "Gailurrera 17:45ean heldu ginen eta haizea egiten zuenez, atera genuen argazkia ez zegoen oso argi. Honek zalantzak piztu zitzakeen igoeraren inguruan", adierazi du Ongju sherpak.

Gainera, bi sherpek onartu dute Edurne Pasabanek ez ziela ezer galdetu "Miss Oh-ren" inguruan.